21 mar 2013

IRAKURMENDI BILDUMA

Irakurmendi bildumak urte asko ditu, baina oso baliogarria da. Oraindik ere liburu dendetan saltzen dute.

Hiru menditxo dituzte liburuak: berdea, horia eta gorria. Koloreek mailak adierazten dituzte: berdea, erraza; horia, tartekoa; gorria, maila altua.

Irakurriz ere asko ikasten dugu, eta gainera dibertigarria da.

Animo eta irakurri!

19 mar 2013

ARIAN IRAKURGAIAK

Hemen duzue liburu bilduma egokia irakurtzen hasteko: Arian irakurgaiak.

Liburuek istorioa eta aritekak —erantzunekin— tartekatzen dituzte. Horretaz gain, CDa dute, hau da, liburu osoa grabatuta dago entzunaldiak egin ditzazuen.

Ausartzen bazarete, aukera polita da oporretan irakurtzeko.


<br />